2011/02/25

Ez gaude konforme


Guk ez dugu nahi ikusi
gu dantzatzen zazpi jauzi
guk asmatuta egin dantza ta
nahi dugun bezala jantzi

Janari hauek kentzeko
ez ditugu nahi jateko
espinaka hauek ez emateko
oso txarrak daudelako.

Beti etxeko lanak daude
ta gu beti egin gabe
debora libre gehiago eman
beti lanean ba gaude.

Guk nahi degu lan gutxi(a)go
fitxarekin makalago
horregatikan eskatzen dugu
ordenagailu gehiago

Azkar azkar igotzeko
eta guk ez nekatzeko
zuzendariari eska behar zaio
eskailera mekaniko

Klasean ta aspertuak
ta nekatuak ahoak.
gu hemen gaude pilota egiten
ez abesteko bertsoak

No hay comentarios:

Publicar un comentario