2010/10/30

NOR OTE DA? (Yolanda)

Ameriketako Estatu Batuetako aktorea eta abeslaria 1992ko uztailaren 22an jaio zen Dallas-en (Texas) eta bere izenak ilargia esan nahi du. Alaba bakarra da, aitak Ricardo du izena eta amak Mandy Teefy. Lau edo bost urte zituenean dibortziatu ziren.
Begi marroiak ditu eta ile marroi iluna. Ez da altua ezta baxua ere, ertaina da. Neska polita da, eta txintxoa, nahi duenean.
Bere kirol gogokoena saskibaloia da, surfa eta skatea ere gustuko ditu, eta askaltzeko txokolatezko galletak jaten ditu.
Mutil-lagun asko izan ditu, orain Nick Jonas da bere mutil-laguna. Demi Lovatoren lagun onena da.
Txikitatik izan du gustuko antzeztea. Bere ama antzezlea zen eta askotan ikusten zuen entseguetan. 7 urterekin hasi zen ospetsu bihurtzen eta autografoak sinatzen. Disney Channeleko programa batean ateratzen da, Wizards of Waverly Placen, Alex Russoren rolean.
Pop-rock talde bat dauka eta abesti ezagunak egin ditu: Cruella de Vil, One and the same, Magic, Bang a drum eta abar. Gitarra eta pianoa ikasten ari da.
Guztira bost pelikulatan parte hartu du, lehenengoa Spy kids 3 D: Game Over izan zen, 2003. urtean, eta azkena, 2009. urtean Monte Carlo. Telebistarako lehen aipatutako telesailaz gain, Programa de proteccion de princesas egin du. Hanna Montanan ere ateratzen da, Mikaylaren rolean.
Sari asko irabazi ditu, azkenekoa Wizards of Waverly Placeri eman zioten; telebistako haur programa onenaren Emmy saria. 2009 urtetik Unicefen lan egiten du, ume behartsuentzat dirua lortzeko.

Nor da?

No hay comentarios:

Publicar un comentario