2010/10/29

NOR OTE DA ? (Mikel)

Seattlen (Amerikako Estatu Batuak) jaio zen 1955eko urriaren 28an. Microsoft Windows enpresaren burua da. Enpresa horretan ordenagailuek funtzionatzeko behar duten programa egiten dute. Programa horri sistema eragilea deitzen zaio. Badaude beste enpresa batzuk beste sistema eragileak egiten dituztenak, baina, estimazio batzuen arabera, hamar ordenagailutik bederatzik erabiltzen dute Windows sistema eragilea. Horren ondorioz ondasun oso handia du.Diru horren zati bat gastatzen du osasuna eta hezkuntza hobetzeko herrialde pobreetan. Hori dela eta, Kooperazio Internazionaleko Asturiasko Printze Saria jaso zuten 2006. urtean berak eta bere emazteak.
Seattleeko eskola pribatu batean egin zituen bere ikasketak. Eskola honek 1968tik ordenagailu baten jabea zen, beraz, makina eta informatikako munduarekin oso gaztea zelarik izan zuen lehen aldiz gozatzeko aukera. Ez zuen denbora askorik behar izan ordenagailua erabiltzen jakiteko eta astebete bakarrik behar izan zuen bere irakaslea gainditzeko. Eskola horretan Paul Allen ezagutu zuen eta biok Microsoft enpresa sortu zuten 1975. urtean. Enpresa hori 20 urterekin sortu zuen.

Nor den ba dakizu, erantzuna eman dezakezu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario